Prestakuntza: ikasi teknologia sozialean ekiten.

 



 

Ekintzailea bazara, kezka sozialak badituzu eta zure prestakuntzak oinarri teknologikoa badu edo zure enpresa Oarsoaldeko eskualdean kokatuta badago eta teknologia sozialaren proiektuetan aukerak sortu nahi baditu, berdin dio jada negozio ideia definitua izatea ala ez, zure eskabidea bidaltzera animatu zara eta gure ekintzailetzaren prestakuntzan parte hartzeko hautatu zaitugu. Zu eta Habian! Tek Sozialaren taldea zorioneko gaude, eman jorratzen dena aberasgarria izango baita.


Prestakuntza saien bitartez teknologia sozialean ekiten ikasiko duzue eta maiatzan eta ekainean zehar teknologia sozialaren eremuan Oarsoaldeko eskualdean ekosistema ekintzailea, kolaboraziozkoa, sortzailea eta berriztatzailea bultzatuko dugu.


Zuen ezagutza eta esperientzia profesionalak aplikatuko dituzue eta baliabideak, ezagutza, ideiak partekatuz elkar jarriko zarete harremanetan, teknologia sozialaren proiektuak sortzeko eta, bide batez, eskualdearen beharrak estaltzen aplikatu ahal izateko.


Zer egingo dugu saio hauetan?


· Pertsona, enpresa eta proiektuen hasierako aurkezpen saioa.

· Ekintzailetzaren bitartez balioa ematea.

· Teknologia soziala zure proiektua sortzeko oinarri bezala.

· Batera sortzeko saioa. Zure ideia prototipo bihurtzea.

· Batera sortzeko saioa. “Elevator pitch” egite modua, pertsona edo enpresa partaideek feed backa izateko.

· Toki ingurunean lan saioa: enpresak, pertsona ekintzaileak…

· Demoen azken sorrera. Amaierako hedapen saioa.


Jardunaldi hauen ondoren, partaideen artean bi hautatuko dira BEKA-MENTORIZAZIO SARIA eskuratzeko.

Prestakuntza programa