Zer da Habian! Tek Soziala?


  

HABIAN! TEK SOZIALA berrikuntza soziala, ekintzailetza eta teknologia bultzatu nahi dituen ekimena da, Oarsoaldeko eskualdean osasun, hezkuntza, zahartze, desgaitasun eta iraupenaren arloetan arazoak ebazteko formula delakoan. 


  

NORENTZAT DA HABIAN! TEK SOZIALA?


  

  

HABIAN! TEK SOZIALA Oarsoaldea eskualdeko pertsona ekintzaile, ikasle eta tituludunentzat da, baita enpresa sareko enpresetarako ere, hain zuzen ere, aipatu pertsonek eta enpresek beren ekarpenekin eskualdean eragina sor badezakete eta teknologia sozialaren proiektuetan ekintzailetza eta ekintzailetza barruko aukerak eragiten badituzte.


ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA


  

Ekintzailea bazara, kezka sozialak badituzu, zure prestakuntzak oinarri teknologikoak baditu, berdin dio negozio ideia definitua egotea edo ez, Oarsoaldean teknologia sozialaren aldeko apustu handian parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu. HABIAN! TEK SOZIALAk parte hartzen duzuen pertsona / enpresa guztien artean 10 profil aukeratuko ditu, programarekin ezaugarri lerrokatuak dituztelako. Horiek "teknologia sozialean ekiten ikastea" saioetan parte hartuko duzue.

Jardunaldi horien ondoren, pertsona/enpresa partaideen artetik bi hautatutako ditugu sari-beka emateko..


ZERTAN DATZA BEKA-MENTORIZAZIO SARIA?


  

BEKA-MENTORIZAZIO saria edozein pertsona ekintzailerentzat aukera handia da hurrengoak jasoko baititu:


· Proiektuaren iraunkortasun ekonomiko eta etikoari nahiz negozio ereduari buruzko banako aholkularitza.

· Proiektuari balioa emateko adituaren zuzendaritza.

· Habian! Teknologia kreaktiboa kolaborazio-inkubagailuan kokatzea.

· 8.000 euroko ekarpen ekonomikoa proiektuari.


NOLA PARTE HAR DEZAKEZU HABIAN! TEK SOZIALA PROIEKTUAN?


  

Proiektuan parte hartzeko izen-ematea eskabidea beteaz egin daiteke apirilaren 30 baino lehen eta zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago behar baduzu, dei edo idatzi iezaguzu:

943 494 129  habianteknologia@oarsoaldea.eus  

Ikusi hemen prestakuntza programari buruzko informazioa 

Kandidaturak hautatzea irizpideak eta prozesua 

Eman zure izena, bete hemen eskabidea apirilaren 30a baino lehen.